Jundiz konektaturik' programa abian dago, Jundizeko industrialdean autobusa eta bizikleta modu konbinatuan erabiltzeko aukera eskainiz
Ekimen hau urrian jarri zen abian eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak kofinantziatu du. Hiri-autobusen eskaintza osatzeko, udal-bizikletak mailegatzea da programaren xedea, Jundizeko poligonoko langileek lanari lotutako joan-etorrietan garraiobide eroso, azkar, merke eta jasangarri hori erabiltzeko aukera izan dezaten.
Aipatutako ekimena, aitzindaria hirian, 6 hilabeteko bi epealditan 24 lagunek erabili ahal izango dute. Guztira 24 bizikleta daude aukeran, eta 4 bizikleta-edukiontzi ezarriko dira industrialdeko hainbat gunetan, autobus-geltokien inguruan. Programako parte-hartzaile bakoitzak bizikleta bat erabili ahal du, industrialde barruko joan-etorrietarako betiere. Parte-hartzaile bakoitzari, gainera, oinarrizko segurtasun-ekipoa (kaskoa eta jaka islatzailea) eta beharrezko informazioa eman zaizkie, mantentze-zerbitzua eta laguntza teknikoa eskaintzeaz gain.