Joan den apirilaren 14an 4.053 txirrindulari igaro ziren Gasteiz hiribidetik, goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte
Apirilaren 13tik 25era bitartean, astelehenetik larunbatera eta goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte, Kide Emausek txirrindulari kopurua zenbatu zuen hirian bizikleta trafikoa handiena duten bi lekutan. Gasteiz hiribidetik Antso Jakitunaren kalearen parean guztira igaro ziren bizikleten kopurua zenbatu zen, bai eta Antso Jakitunaren kaletik Legebiltzarraren parean igaro zirenak ere.
Oraingo kopuruak zenbatzeko joan den urtarrilean erabilitako metodologia bera baliatu zen. Eguraldia askoz hobea zenez bi kontrol puntu horietan zenbatutako txirrindulari kopurua % 55 hazi zen. Udaberriko kanpainak iraun zuen 12 egunetan guztira 69.198 bizikleta zenbatu ziren. Urtarrilean, berriz, 44.522 bizikleta zenbatu ziren bi puntu horietan.
Kopuruak zenbatu ziren apirileko bi asteetan udaberriko eguraldia egin zuen; batez besteko tenperaturak 10 eta 17 gradu bitartekoak izan ziren, eta euria egin zuen, zaparrada arinak eta moderatuak, batzuetan ekaitz antzekoak. Urtarrileko zenbaketetan, aldiz, negu-neguko eguraldia egin zuen: tenperatura altuenak ez ziren 12 ºC-tik igaro, eta goizaldean izoztu egin zuen. Lehenengo astean ez zuen ia euririk egin, eta tenperaturak epelagoak izan ziren. Bigarren astean tenperatura baxuagoak izan ziren, altuenak 4 ºC eta 5 ºC-koak izan baitziren, eta elurra ere egin zuen.
Udaberriko zein neguko kanpainetako egun ezberdinen artean bada alderik bizikleten trafikoan, bai eta bi kanpainen artean ere, eta eguraldia izan daiteke horretarako arrazoi nagusia.
Edonola ere, bizikleta trafikoa handiagoa da astelehenetik ostiralera larunbat eta igandeetan baino, eta beste adierazle batzuek ere hala erakusten dute, esate baterako, txirrindulariak tartean diren trafiko istripuen kopuruak.
Hona hemen udaberriko zenbaketen emaitzak: