Jende ugari inguratu zen IRRIGESTLIFE proiektuak antolatu zuen jardunaldira
IRRIGESTLIFE proiektuaren helburu nagusia da hiriko parke eta lorategiak modu eraginkorragoan ureztatzeko sistema bat garatzea.
Jardunaldira 60 pertsona inguru hurbildu ziren beste LIFE proiektu batzuetan eta beste herri eta hiri batzuetan (Nafarroa, Oviedo, Sabadell, Zaragoza) ureztatzea hobetzeko garatu dituzten esperientziak ezagutzera. Ondoren, gure proiektuaren zenbait kidek gure ureztatze sistema adimentsua sortzeko erabili diren elementuak azaldu zituzten. Sistema berriari GestDropper izena ipini zaio.
Arratsaldeko bisitan 40 bat lagunek in situ ikusi zuten Vitoria-Gasteizen egindako lana.
Jardunaldiko aurkezpenak eta bideoak publikoki eskuragarri jarri dira. Material horiek IRRIGESTLIFE proiektuaren webgunetik deskarga daitezke.