Albistea
Jauregilandan ibilbide berria egiteko proiektua abian da
Ibilbide hori "Vitoria-Gasteizko pasabide eta ibilbide ekologikoak egokitzeko Planaren" arabera moldatuko da. Planaren helburua ibilbide-sistema bat eratzea da, oinezkoek nahiz txirrindulariek, hirigunetik abiatuta, udalerriko naturgune eta bazter interesgarriak ezagutu ditzaten. Aurreikusitako egokitzapenari esker, hobetu egingo da Jauregilanda kaleko bide-zidorraren eta bidegorriaren lotura Eraztun Berdeko ibilbideekin.