eues

Albistea

Jardunaldi teknikoa: 'Zuhaitzen diagnostikoa hostoen kolorearen bidez'

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Trepalari Arbolazaintza Elkarteak antolatu dute, Hiri Ekologiaren Gelaren baitan. Zuhaiztien diagnostikoak egiteko teknika berritzaile bat landuko dute: kromatologia, hau da, hostoen kolorearen behaketaren bidezko diagnostikoa. Teknikaren oinarriak eta erabiltzeko modua azalduko dituzte. Argi dago, noski, kromatologian oinarritutako diagnostikoa udazkenean besterik ezin dela egin.

Jardunaldia urriaren 28an egingo da: goizez saio teorikoa Olarizuko etxaldean, eta arratsaldez saio praktikoa hiriko parke batean, teoria aplikatzeko. Irakaslea Gerard Passola izango da, zuhaitz-teknikaria eta AIG-Árbol, Investigación y Gestión S.L enpresako zuzendaria.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala