Albistea
Jarduera fisikoa eta osasunari buruzko atal berria Gasteizko Udalaren webgunean
Vitoria-Gasteizek, bere Eraztun Berdeak eta bere inguruneak jarduera fisikoa praktikatzeko eta aktiboki mugitzeko aukera anitz ematen du. Orain Udalaren webguneak atal berri bat dauka alor horretako informazioa emateko: gure hiriak eskaintzen dituen ibilbideak bizikletaz edo oinez egiteko, bakarrik edo taldeka jarduera fisikoa egiteko, eta baita hiriak dituen ekipamendu sareari buruzko informazioa ere. Dena zure bizitza osasuntsuagoa izan dadin.
Webguneak honako eduki hauek eskaintzen ditu:
- Eguneroko joan-etorriak hirian zehar
Zure ibilbideak kalkula ditzakezu, baita aldiko zenbat kaloria gastatuko dituzun ikusi ere... - Jarduera fisikoa eta aisialdia
Bizikletaz ibiltzea, kultur bisitaldiak oinez... modu asko dago aisialdian jarduera fisikoa txertatzeko, ariketa eta dibertsioa uztartzeko. - Ohitura osasungarriak
Zure bizitzan ohitura osasungarriak txertatzeko gomendio sorta interesgarri bat. - Jardueren egutegia
Gasteizen jarduera fisikoarekin loturiko gertakarien egutegia.