Japoniar politikarien ordezkaritza bat Vitoria-Gasteiz bisitatu dute gure ingurumen eta mugikortasun politikak ezagutzeko
Okayamako politikari japoniarrek Gasteizek azken hamarkadetan ingurumenaren alde egindako apustu sendoa ezagutzeko gogoa zuten, bai eta mugikortasun iraunkorreko proiektuak zein 2012ko Europar Hiriburu Berdea izatearen esperientzia ere. Okayama probintzian mugikortasun eta irisgarritasun estrategiaz eta hiri-garraioaz hausnartzen ari dira, eta hiriko bizimodua eta natura batzeko proiektu bat sustatu nahian dabiltza.
Harrera ekitaldiaren ondoren, hamar diputatuk osatutako ordezkaritza japoniarrak Green Capitali buruzko aurkezpen batean hartu du parte. Gero, Salburuko hezegunera joan dira, Eraztun Berdea ezagutzera, eta Erdi Aroko hirigunea ere bisitatu dute.