eues

Albistea

Izotz kuboaren apustuak' isolamenduak energia aurrezten duela erakutsi du

Energiaren Astean Andre Maria Zuriaren plazaren albo batean garatu den "izotz kuboaren apustua" gaur bukatu da, oso emaitza onarekin.

Jarduera horren bidez, era ludiko batean, herritarrei isolamenduak duen garrantzia erakutsi nahi zaie, energia eraginkortasun handiagoa lortzeaz gain erosotasun eta etekin ekonomiko handiagoak ere lortzen baitira; azkenean, isolatutako izotz metro kubikoa 25 litro baino ez da urtu astebetean.

Guztira 523 herritarrek hartu dute parte apustuan, eta bide batez energia aurreztearekiko kontzientzia handiagoa hartu dute. Hiru pertsonak asmatu dute kopuru zehatza. Dena dela, herritar gehienek  esan dute 1000 litro izotzetik gutxienez 900 litrok iraungo zutela energia kontsumo gutxiko Passivhaus estandarrari jarraituz egindako kutxari esker.

Izotz kuboa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala