IRRIGESTLIFE proiektuaren zabalkundea AMVISAren informazio orriaren bidez
AMVISAk informazio orri bat banatzen du bere fakturarekin batera, bezeroei uraren kudeaketaren inguruko alde desberdinei buruzko azalpenak helarazteko. 2013ko azaroko fakturarekin batera IRRIGESTLIFE proiektuaren informazio xehetua eman da orri horretan, AMVISAren bezero guztiei, bai partikularrei bai enpresei, proiektuaren berri emateko komunikazio bide garrantzitsu bat irekiz horrela.
Azaroko informazio orria 121.304 helbidetara bidali da, horietatik 102.378 etxeko kontsumorako kontratua dutenak izanik (batez ere herritarrak), eta 18.926 industria eta dendekin, administrazio publikoekin, udal instalazioekin, etab. dauden kontratuak.
IRRIGESTLIFE proiektuak komunikazio baliabide hau proiektuan zehar beste 2 aldiz erabili ahal izango duela espero da, bigarrena 2014an eta hirugarrena 2015ean, proiektuaren bukaeran.
Se ha previsto que IRRIGESTLIFE pueda utilizar este recurso de comunicación 2 veces más a lo largo del proyecto, una en 2014 y otra en 2015.