eues

Albistea

IRRIGESTLIFE proiektuaren zabalkundea AMVISAren informazio orri berrian

Aurreko beste albiste batzuetan aipatu bezala, IRRIGESTLIFE Vitoria-Gasteizko berdeguneen ureztatzea eraginkortasun handiagoz kudeatzera zuzendutako berrikuntza teknologikoko proiektu bat da.

AMVISAren informazio orria uraren fakturarekin banatzen da, eta 100.000 etxe partikularretara eta 20.000 enpresa, denda eta antzekoetara iristen da. Oraingo honetan, hiriko parkeetan sistema dagoeneko abian jarri dela kontatu da. Hain zuzen, udaberrian hasi ginen IRRIGESTLIFE erabiltzen benetako egoera batean.

* Esteka AMVISAren informazio orria deskargatzeko PDF formatuan

Bestalde, koaderno bat editatu dugu (200 ale) merchandising elementu gisa erabiltzeko. Proiektuko bazkideek komunikazio elementu modura erabiliko dugu koaderno hori. Harrizko paperez egin da koadernoa, zuhaitzen zurarekin egindako papera erabili ordez. Paper hori mineralez egiten da eta bere ekoizpenak ez du urik behar.

* Esteka koadernoa deskargatzeko PDF formatuan

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala