IRRIGESTLIFE abian jarri da Vitoria-Gasteizko parke eta lorategietan
IRRIGESTLIFE proiektuak Europar Batasunaren LIFE programaren babesa dauka. Hiriko lorategien ureztatzean erabiltzen den ur guztiaren %30 aurrezteko balioko duen ureztatze sistema adimenduna garatzea da helburua. CEAk eta Gasteizko Udalaren Ingurumen eta Espazio Publikoaren Sailak hartzen dute parte, besteak beste, proiektu honetan.
Gaur egun, Gasteizko 230 hektarea berdegunetan ureztatzea kontrolatzen duten 359 programatzaile eta 3.998 elektrobalbula daude. IRRIGESTLIFE proiektuaren sistema berria horietako 116 hektareatan aplikatuko da (ureztatutako berdegune guztien % 50ean), hirian barrena banatutako 5 gunetan. Guztira 115 programatzaile eta 1.677 elektrobalbula ari dira IRRIGESTLIFE bidez kontrolatzen momentu honetan. Aurreikusitako 116 hektareatatik, dagoeneko 55 ha dira instalazioa martxan dutenak.
Ureztatzeko 4 prototipo desberdin ari gara instalatzen, horietako bat autonomoa eta beste hirurak sareari konektatutakoak. Bestalde, ureztatze sistemaren datuak udaleko ordenagailuetara eta GIS sistemara transmititzeko probak ere hasi dira.
Proiektuari buruzko informazioa emateko panelak instalatu dira hiriko 6 parketan (Prado, Salinillas de Buradón, Parque del Este, Parque de la Catedral Nueva, Parque de Hegoalde y Gamarra).