eues

Albistea

Irekita dago Abetxukun Urarteko udal baratzeak erabiltzeko eskaera egiteko epea

Pertsona bat baratzean lanean

Gaur ireki dute Abetxukun Urarteko udal baratzeak erabiltzeko eskaera egiteko epea. Horren bidez, Gasteizko Udalak 2023ko urtarrilean libre egongo diren lursailak herritarren esku jarriko ditu. Baratze horiek 225 lursail dituzte eta aldi baterako erabilerako dira.

Interesdunek abenduaren 5era arteko epea izango dute eskaera aurkezteko eta horretarako bi bide izango dituzte: alde batetik, Herritarren Arretarako udal bulegoetan edo San Martinekoetan eta, bestetik, udal webgunean.

Baratzeetara sarbidea izateko eskakizunetako batzuk izango dira Udalak antolatutako baratzezaintza ekologikoko ikastaroa osatu izana eta deialdi honen aurreko bi urteetan Udalaren lursail bat erabili ahal izateko baimenik eskuratu ez izana.

Epeei, aurkeztu beharreko dokumentazioari eta araudiari buruzko informazio guztia udal webgunean dago eskuragarri.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala