eues

Albistea

Ireki da CEAren jardueretan geratu diren leku libreak betetzeko epea

Irailaren 19an egin zen zozketaren ondoren, CEAren jardueretan geratu diren tokietan izena emateko epea ireki da.

Oraindik lekuak geratzen dira hainbat jardueratan. Irailaren 29an (goizeko bederatzietan) honako hauek ziren bete gabe zeuden lekuak:

  • AHUNTZ-ESNEAZ EGINDAKO PRODUKTUAK: 6 plaza
  • BASA-FAUNARI APLIKATUTAKO BIOESTATISTIKA: 5 plaza
  • BIRDWATCHING HASTAPENAK: HEGAZTIEN NEGUPASA IBARBASOETAN: 6 plaza
  • BIRDWATCHING HASTAPENAK: PARIDOAK IDENTIFIKATZEA: 5 plaza
  • EZAGUTU SALBURUKO SAGUZARRAK: 10 plaza
  • HARRAPARI IBERIKOEN MUDA, SEXU ETA ADIN-PATROIAK BEREIZTEKO TEKNIKAK: 5 plaza
  • HARRAPARI MIGRATZAILEAK ETA SARRASKIJALE HANDIAK EZAGUTZEKO IKASTAROA: 14 plaza
  • IBILALDIAK ERAZTUN BERDEAN ZEHAR: 20 plaza
  • LOREONTZIETAKO LOREZAINTZA: UDAZKENA: 7 plaza

Jardueretako batean izena eman nahi baduzu, adi ibili eta egin lehenbailehen; bestela, lekurik gabe gera zaitezke.

Bete gabeko plazak betetzeko epea jardueren hastapenaren aurreko egunean bukatuko da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala