Albistea
Irailean Mugikortasunaren Europako Astea 2006 ospatuko da
Vitoria-Gasteizko Udalak 2000. urtetik hartzen du parte "Hiria nire autoa gabe" ekimenean.
Hainbat urte dira jada gertakizun honi lotutako ekintzak hainbat egunez (ez soilik irailaren 22an) egiten direla. Egun ekitaldi multzo honi mugikortasun iraunkorraren astea deritzo. Aurtengo gaia klima aldaketa izango da.
Aurten Vitoria-Gasteizko mugikortasun iraunkorraren astea irailaren 16a eta 22a artean ospatuko da, eta ondoko ekintzak egingo dira:
- Irailaren 16tik 22ra: Bizikleta hirian
- Eskolako Agenda 21eko lantegiak, ikastetxeentzako eta jende ororentzako:
- Irailaren 18: Garraio publikoa
- Irailaren 19: Klima aldaketaren aurkako borroka, garraio moduen konparazioa
- Irailaren 20: Automobil pribatuaren erabilera
- Irailaren 21: Mugikortasuna enpresetan
- Irailaren 22: "Hiria nire autoa gabe" Europako eguna: klima aldaketa