eues

Albistea

Irailaren 13tik aurrera Aldabe gizarte etxean egingo den Bizikletari buruzko Astean hartuko du parte CEAk

Aurreko urteetan bezala, CEAk Aldabe gizarte etxeak antolatu duen Bizikletari buruzko Astean hartuko du parte.

Oraingo honetan, CEAk BICIBUS deritzon ekimen baten inguruko Hiri Ekologiaren Gela bat antolatu du. Madrilgo Leganés herrian sortu dute ekimen hori, eta bere helburua da ikasleek eskolara joateko eta eskolatik itzultzeko joan-etorriak bizikletaz egin ditzaten. BICIBUS hauetan hainbat geltoki sortu dira, ikasleak denok elkarrekin eta taldearen ibilera egokia bermatzen duten helduen laguntzarekin eskolara joan daitezen.

Gezia Gela honi buruzko informazio gehiago

CEAk antolatutako bigarren jarduera bizikleta erabiltzaileei galtzadatik segurtasunez ibiltzen irakasteko lantegi bat izango da. Bizikleta modu naturalean egokien mugitzen den tokia galtzada denez (azkarrago mugi daiteke, zirkulazioaren logika jarraitzen denez autoekin gertatutako arazoak gutxiago dira, eta oinezkoekin gatazkak saihesten dira), txirrindulariek galtzada gehiago erabil dezaten sustatu nahi da.

Aurrekoez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira bizikletaren inguruan maiatzaren 13an hasi eta astebetez.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala