eues

Albistea

Interpretazio Zentrua, Eraztun Berdeko ekipamendu berria

Naturaren Interpretazio Zentrua Salburuako hezeguneetatik oso hurbil, Buesa Arena Pabilioiaren alboan, kokatuko da. Proiektu arkitektonikoa zein izango den erabaki ondoren, hurrengo ekimena, eraikuntza lanak hasi baino lehen, eraikinak izango dituen espazio desberdinen erabilera eta funtzioak definitzea da.

Jende mota oro jasotzeko prestaturik egongo den astialdi gunea izango da (ikasleak, talde antolatuak, familiak edo banakako hiritarrak), eta bisitariak jarduera desberdinak gauzatu ahal izango ditu: hezeguneen balio eta garrantziari buruzko informazioa jasoko du, Zentruak izango dituen ekipamendu, erakusketa eta materialak erabili ahal izango ditu, bertan antolatuko diren jardueretan parte hartu ahal izango du edo, besterik ez bada ere, hiritik hurbil dagoen natur ingurune batean tarte atsegin eta lasaia igaro.

Eraikinak instalazio anitz izango ditu: liburutegia, auditorioa, erakusketa gela, ikasgelak, laboratorioa, kafetegia, behatokia eta urari loturiko zeru zabaleko haurrentzako gunea. Are gehiago, mota guztietako jarduerak (astialdikoak, prestakuntzakoak, hezkuntzakoak, etab.) antolatuko dira eta bisitarien gogo eta eskarietara moldatuko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala