eues

Albistea

Instagrameko #HiriNaturaVG argazki ERRONKA-ren emaitzak

Pasaden uztail eta irailean Ataritik Argazki Erronka antolatu zen Instagramen bidez, Vitoria-Gasteizko Hiri Natura izenburupean. Ekintza hau gure hiriko argazkilariak udalerriko natura inguruneak bisitatzeko asmoarekin jarri zen martxan, modu horretan Green Capital-aren irudia sare sozialen bidez zabaltzeko aukera sortu nahirik. Honekin batera, zentroak aurrera eramaten dituen ingurumen gaiei buruzko hedapen lanentzako argazki euskarri zabala lortu da.

Txapelketa iraun duen bitartean, partaideek haien profiletan argazki propioak argitaratu dituzte #HiriNaturaVG, #Ataria eta #SalimosHoy etiketak jarrita. Irudietan, Vitoria-Gasteizko udalerriko azpiegitura berdeko paisaiak edo fauna eta flora espezie ezberdinak izan dira gehien ikusi direnak.

Hilabete bakoitzeko irabazleak Atarian erakusgarri egon ziren eta sari moduan zentroak aukeran jartzen dituen edozein ekintzetan doako parte hartzeaz gain, erakusketan egondako tamaina handiko argazkia oparitu zitzaien.

“Hilabeteko argazkiaren” eta baita bukaerako txapelketaren irabazlea, SalimosHoy eta Atariaren ordezkariekin sortutako epaimahaiak aukeratu egin zituen.

Erronka behin bukatuta, datuei erreparatuta emaitza harrigarriak lortu ditugu, izan ere, 100 argazkilari baino gehiagok guztira 1.124 argazki aurkeztu dituzte. Era berean, hilabete hauetan, Instagrameko kontua @vg_ataria 159 jarraitzaile berri izan ditu, eta guztira 2.511 erabiltzailek ikusi dituzte gure edukiak 3.157 aldiz interakzionatuz.

Gure jarraitzaileek berriz ere argi utzi digute haien gogo handiak aurkezten dizkiegun erronken aurrean. Ekitaldi honen parte-hartzea oso handia izan da, soilik #eraztunberdea25 ekimenak izan zituen partaide gehiago, non 1.200 argazki aurkeztu ziren. Horrek, sare sozialetan ditugun jarraitzaileen naturarekiko duten maitasuna antzematen uzten digu.

Ekaineko argazki irabazlea

Ekaineko argazki irabazlea: @rique_barrous_phototaker

Uztaileko irabazlea

Uztaileko argazki irabazlea: @JKbixen

Abuztuko irabazlea

Abuztuko argazki irabazlea: @Ycbores

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala