Albistea
Ingurumeneko Zinemaren V. Erakustaldia egin zen urrian
Vitoria-Gasteizko Ingurumeneko V. Zinema Erakustaldia Luis de Ajuria kultur aretoan egin zen urriaren 22, 24, 29 eta 31n. Egun horietan Cinema del Medi Ambient de Catalunya Nazioarteko XIV. Jaialdiko hainbat film labur proiektatu ziren.
Kataluniako sariketan herrialde askotako filmak lehiatzen dira, bi gai nagusiren inguruan: ingurumena, alde batetik, eta gizakiak bere natur, gizarte eta kultur ingurunearekin dituen harremanak, bestetik. Europako Batasunaren Ingurumen Agentziak eta Princes'Awards Fundazioak ingurumen arloko Europako jaialdirik onenaren saria eman diote jaialdi honi.