Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakustaldia hartuko du berriz ere Gasteizek, eta sei film eskainiko dira Artiumen
25 urtez, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak (FICMA) ingurugiroarekiko errespetuzko aldaketa soziala bultzatzen duten dokumental ugari proiektatu ditu. Jaialdi aitzindaria izan da, urteen buruan erreferente moduan sendotu dena, eta horrela izendatu dute NBE bezalako erakundeek.
Erakusketa honetan, Bartzelonako FICMAren 25. edizioan aurkeztutako filmak eta laburmetraiak aurkezten dira, horietako batzuk kategoria ezberdinetan sarituak izan direlarik.
Aurtengoan, Gasteizko FICMAk 6 dokumental proiektatuko ditu Artium en; horrez gain, zentro-museoak dokumentalek jorratuko dituzten gaien inguruan dituzten artelanak ezagutzeko bisitaldi gidatuetan parte hartzeko aukera emango zaie nahi duten guztiei. Aurtengo programazioan, gainera, familiei zuzenduriko lantegi bat ere izango da, non hiriko izadira hurbiltzea proposatuko zaien partaideei, arte plastikoen hizkuntza bitarteko.