Albistea
Ingurumeneko Zinemaren Erakustaldia, CEAren eskutik, azaroaren 30etik aurrera Luis de Ajuria Gelan
Zinema gure gizartearen eta gure errealitatearen isla da gero eta gehiago. Zalantzarik ez dago tresna garrantzitsua dela, ez soilik denbora-pasarako, baita beste toki, jende eta errealitate batzuk ezagutzeko ere. Hortaz, zinemak osotasun baten parte garela eta egiten dugun orok pentsatzen duguna baino ondorio sakonagoak dituela konturatzeko balio behar liguke. Honek guztiak garrantzi berezia dauka ingurumenaz ari garenean.
Zinema eta Ingurumena, jaialdiak bi arte mota uztartu nahi ditu. Zimena: irudiak eta soinua erabiliz ideiak adierazteko artea. Ingurumena: inguruan daukagun oro, bai izadia zein gainerako gizakiak, bizitzaren artea alegia.
Sarrera librea aretoa bete arte.