Albistea
Ingurumeneko Zinemaren erakustaldia
2003. urtean CEAren eta Festival Internacional del Cinema del Medio Ambient jaialdiaren artean hasitako lankidetza ekimenari jarraituz, Vitoria-Gasteizen "Ingurumen zinemako erakusketa" ikusteko aukera dago urtero. Erakusketa honetan jaialdian aurkeztutako hainbat film luze, dokumental eta film labur ikus daiteke. Mundu toki askotan eta nazionalitate askotako jendeak filmatutako ekoizpenak aurkeztuko dira. Gizarte gatazkak, arazo ekologikoak, natur hondamendiak... agertzen dira filmotan, eta sentsibilizazioa, hezkuntza, informazioa, zientzia, esperimentuak dauzkate ardatz.
Aurten hautatutako filmak Luis de Ajuria aretoan proiektatuko dira abenduaren 9, 11, 16 eta 18an.