eues

Albistea

Ingurumeneko zinemaren 8. erakustaldia

2003tik, urtero bezala, CEAren eta Festival Internacional de Cinema del Medi Ambient (FICMA) zinema-jaialdiaren lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Vitoria-Gasteizek ingurumenari buruzko zinema-erakustaldia hartuko du, eta bertan jaialdiko hainbat sailetan aurkezturiko ekoizpenen aukera emango da. Erakustaldia lurreko edozein txokotan buruturiko hainbat nazionalitatetako pelikulen, dokumentalen eta laburmetraien aukera da. Horiek gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-gatazkak aurkezten dituzte.

8. edizio honetan, guztira 22 ekoizpen ikusi ahalko dira Luis de Ajuria Aretoan honako egun hauetan: azaroaren 30ean, abenduaren 2an, 9an, 14an, 16an eta 21ean (arratsaldeko 19:00etan). Erakustaldiko dokumentaletariko bat Atarian, Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroan, emango da, abenduaren 4an, 5ean, 6an, 7an eta 8an. Egunero bi saio izango dira: 12:00etan eta 17:00etan. Kasu guztietan sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala