Albistea

Ingurumenari lotutako prestakuntza eta ikerketarako CEAk sortu dituen beken deialdia ebatzi da

Unibertsitate mailako 7 bekadun egongo dira guztira CEAn. Vitoria-Gasteizko udalerriko lurraldean ingurumena kontserbatu eta hobetzera zuzendutako hainbat gai landuko dituzte bekadunek beren ikerketa eta proiektuetan.

Hautatze prozesuaren emaitzak, bai eta beka deialdiaren gainerako informazio guztia ere, www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak webgunean daude kontsultagai.

Aurkeztu diren 260 eskatzaileetatik hautatuak izan diren 7 pertsonek honako gai hauek izango dituzte langaitzat: paisaia, azpiegitura berdea, nekazaritza eta abeltzaintza, klima aldaketa, eta ingurumen hezkuntza eta herritarren parte-hartzea. Beken xedea da ekintza lerro horien inguruko udal estrategiak sendotzea.

Bekek 12 hilabete iraungo dute, 2017ko maiatzean hasita. Ondoren, bekaren epea beste urte batez luzatu ahal izango da.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu