Albistea
Ingurumenari lotutako gaietan prestakunta eta ikerketa sustatzeko 7 beken deialdia aldatu du CEAk
Gasteizko udalerrian ingurumena zaintzearekin eta hobetzearekin zerikusia duten gaien inguruko ikasketak eta proiektuak egiteko 7 beka emateko deialdia egin du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak. Gazte lizentziatuei zuzendutako beka horien iraupena 12 hilabetekoa izango da, eta beste urte batez luzatu ahal izango dira.
Deialdiaren oinarrietan gertatutako aldaketa bat izan da, eskatutako titulazio akademikoaren ingurukoa, eta horren ondorioz, eskariak aurkezteko epea luzatu egin da.
Interesa dakizuke
Ez da emaitzarik aurkitu