Ingurumenari lotutako 12 film eskainiko dituen Zinemaren Erakustaldia hasi da
SUNCINE-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak (FICMA) Aldabe gizarte etxera ekarriko du bihartik otsailaren 27ra bitartean, jaialdiaren 26. edizioan Bartzelonan aurkeztutako film eta film laburren aukeraketa bat, hainbat kategorietan saritutako lanak ere badaudelarik. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, eta gaztelaniazko azpitituluak izango dituzte.
Hainbat gairi buruzko ikuspuntuak azalduko dituzte zuzendariek: klima-aldaketa, erregai fosiletan oinarritutako ereduaren inpaktua, hirigintza-hazkundearen inpaktuak, nekazaritza industrialaren inpaktua, bizikleta garraiabiderako alternatiba, plastikoak eragindako kutsaduraren inpaktua, garapen-bidean dauden lurraldeetan meatzaritzak duen inpaktua, zabor teknologikoa eta naturaren eta hainbat gizarte talderen arteko harremana. Horretaz gain, “Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere” dokumentala proiektatuko da, eta zuzendaria eta espedizio ezagun horretan parte hartu zuten hainbat izango dira bertan.
Horretaz gain, egitarauak uraren kontsumo arduratsuari buruzko erakusketa, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia eta txotxongilo-ikuskizun bat ere hartzen ditu baitan.