eues

Albistea

Ingurumenari Buruzko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia (Suncine) otsailean Gasteizen, 'kontzientziak polinizatzeko' asmoz

“Kontzientziak polinizatzeko” asmoz dator Gasteizera aurtengo otsailean Ingurumenari Buruzko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia (Suncine), “klima- eta ingurumen-aldaketek gizartea-bizimoduaren eta -antolamenduaren gainean eragingo dutenari buruz hausnartzera eramango gaituzten proposamenez beteta, baita banaka zein taldeka horrek eskatuko digun inplikazio-mailari buruz ere. Zinema funtsezko lanabesa dela sentsibilizazio eta pedagogiaren alorrean. Pertsona eta errealitate berri edo ezezagunetara hurbilarazten gaitu, eta gogoratzen digute osotasun baten parte garela, eta egiten dugun guztiak guk uste baino askoz ere ondorio handiagoak dituela”. Horrela aurkeztu du jaialdia IGIko presidente Ana Oregik, Suncineren zuzendari Jaume Gil i Llopartekin batera.

Otsailaren 3tik (asteazkena) 24ra bitarte, Aldabe gizarte-etxeak duela 18 urtetik Gasteizera jaialdi ospetsuko (jaialdirik garrantzitsuena da munduan, eta zaharrena) filmak, dokumentalak eta solasaldiak ekartzen dizkigun programa hartuko du.

1993an sortu zen Suncine, ingurumen gaiak eta arazoak salatu, horien gainean irakatsi eta eztabaidatzeko ikus-entzunezko espazio bat sortzeko asmoz. 2003. urteaz geroztik, jaialdia Gasteizen ere egiten da, eta erakustaldiak edizio bakoitzeko pelikula esanguratsuenen hautaketa bat ekartzen du urtero.

Nekazaritzako elikagaien eredu berria eraikitzea

Aurten, estilo eta gaien aldetik programazio aberatsa eta anitza izango du jaialdiak. Aurtengo hautaketan gehien jorratuko den gaia nekazaritzako elikagaien eredu berri baten eraikuntza da, nekazaritza birsortzaileko esperientziak eta arrantza eta abeltzaintza eredu jasangarriagoak aurkezteko baitira. Horregatik, jarduera osagarri gisa, eta jaialdiaren espirituarekin bat eginez, Slow Food Arabak solasaldi bat dinamizatuko du Kiss the Ground dokumentalaren ondoren, eta Euskadiko Hazien Sareak Emakumea eta nekazaritza Zallan – Las mujeres y la agricultura de Zalla film laburra aurkeztuko du, herri horretako Udalak eta Hazien Sareak berak ekoiztua. Gainera, jaialdiak autonomia energetikoarekin eta berotze globalak eragindako mehatxu larria salatzearekin lotutako esperientziak ezagutzeko aukera emango du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala