Albistea

Ingurumenaren Mundu Eguna 2003, ekainaren 5ean Vitoria-Gasteizen

Aurten Nazio Batuek, "Eman aukera Lurrari" lemapean, gure planeta eria osatzen lagunduko duen zerbait egin dezagun eskatzen digu gutako bakoitzari. Aurtengo ekitaldirako Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ondoko jarduerak antolatu ditu:

- Ekainaren 5a, osteguna: 2003ko 21 Agendaren Buletinaren aurkezpena: ingurumen adierazleak, Olarizuko Etxaldean.

- Ekainaren 6a, ostirala: 2002-2003ko Eskolako 21 Agendaren aurkezpena, Olarizuko Etxaldean.

- Ekainaren 8a, igandea: Ingurumenaren jaia hurrengo jarduerekin:

  • Hondakin materialak erabiliz jostailuak sortzeko tailerra.
  • Energia berriztagarriei buruzko tailerra.
  • "Loreen hizkuntza" deituriko erakusketa
  • Haur-jolasak Etxaldeko zelaietan.
  • Bisitaldi gidatuak Olarizuko Etxaldea ezagutzeko.
  • Eguerdiko 12etan, kaleko animazioa: Ozono Patruila.
  • "Nuestra tierra viva-Gure Lur Bizia" jolas erraldoia Jesus Obrero Instituto Politeknikoak prestatua.

Tokia: Olarizuko Etxaldean eta Olarizuko Ingurumen Parkean.
Ordutegia: goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Aurten Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eta Udalsarea 21en laguntza du ekimen hau aurrera ateratzeko.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu