Ingurumenaren Europako Agentziak 'Ingurumena Europan' txostenaren hirugarren zenbakia aurkeztu du
Txosten hau 2003ko maiatzean ospatu zen Kiev-eko Ministroarteko Biltzarraren kariaz prestatu zen. Lehen bi txostenak 1995ean eta 1998an argitaratu ziren.
Hirugarren ebaluazio honek, aurrekoekin alderatuz gero, ikuspegi integratuagoa du bai ingurumen alorreko kontuetan (esaterako, itsasaldeko eta lehorraldeko uren problematika batera aztertuz eta osasun alorreko alderdiak ebaluatuz) bai ingurumen arazoak sektorekako politiketan integratzeak eragiten dituen arazoen inguruan. Hortaz, kontinenteko ingurumenaren egoeraren berrikuspenik osatuen eta eguneratuena da.
Ingurumenaren Europako Agentziak gaztelaniazko laburpen bat jarri du ondoko web helbide honetan:
http://reports.eea.eu.int/environmental_assessment_report_2003_10-sum/es
Agiri osoa, ingelesez, ondoko helbidean dago:
http://reports.eea.eu.int/environmental_assessment_report_2003_10/en