Albistea
Ingurumenaren eguna dela eta, programako jarduerak Olarizun egingo dira
Hainbat ekitaldi izango dira Etxaldea eta Olarizuko zelaietan: energia berriztagarrien erakusketa demostratzailea, botatzeko diren materialekin jostailuak egiten ikasteko lantegia, energia berriztagarrien eta landare baliagarrien lantegiak, trebetasun jokoak birziklatutako materialekin eginak, haur jolasak... Jarduerak jende ororentzat dira, gaztelaniaz zein euskaraz, goizeko 11:00 etatik 14:00 etara.
Ospakizun horren baitan, egun berean, txirringa-ibilbidea egingo da hiriko parkeetatik zehar, horien ezaugarri nagusiak ezagutzeko. Florida, San Martin, Arriaga eta Judimendiko parkeetatik zein beste berdeguneetatik pasako da ibilbidea, eta Olarizuko Etxaldean amaituko da ingurumenaren jaiarekin.