Ingurumenaren aldeko jardunaldi bat familia giroan
Ekainaren 3an 500 lagun baino gehiago hurbildu zen Atarira CEAk 2000. urtetik antolatzen duen Ingurumenaren Jaian parte hartzera. Aurten, gainera, berezia izan da, Eraztun Berdearen 25. urteurrenarekin bat egin baitu.
Atarira bertaratu ziren familiek hainbat jarduera egin ahal izan zituzten biodibertsitateari, baliabideen birziklapenari eta berrerabilerari, eta energia berriztagarrien erabilera praktiko eta eraginkorrei lotuta. Horretarako, material birziklatuekin sortutako joko tradizionalak erabili ziren, eta energia berriztagarriak etxean baliatzeko zenbait teknika ezagutarazi ziren. Horrez gain, lantegi eta joko dibertigarriak egin ziren eta eguzki energiaren bidez prestatutako pintxo batzuk jan ziren.
Aurrekoetan bezala, Ingurumenaren Jaia aukera paregabea izan zen gasteiztarrok eta, batez ere, familiek, munduaren ikuspegi jasangarriagoa eskura zezaten modu dibertigarrian.