eues

Albistea

Ingurumenaren aldeko jai beroa

Ingurumenaren Jaia 2000. urtetik antolatzen du CEAk. Aurten berezia izan da, CEAren 20. urteurrena ospatu baitugu Aste Berdearen markoan.

Atarira hurbildu ziren lagunek egonaldi atsegin eta hezigarria izan zuten. Gure eguneroko beharrizan gehienak ingurumen inpaktua asko murriztuz bete daitezkeela frogatu ahal izan zuen jendeak. Material birziklatuz egindako jolas tradizionalekin jolastu ginen, etxean energia berriztagarriak baliatzeko hainbat teknika ezagutu genituen, eta eguzkiaren energia erabiliz janariak prestatu genituen.

Aurrekoaz gain, "Ganbaran" txotxongilo antzerkia ikusi genuen familian. Naturaren, lankidetzaren eta izaki bizidun bakoitzak dituen beharrizanak ulertzearen garrantziari buruzko istorio entretenigarri eta interesgarria kontatu ziguten.

Aurreko urteetan bezala, Ingurumenaren Jaia aukera aparta izan zen jendeak mundu jasangarriagoa ezagutu zezaten modu dibertigarrian eta, batez ere, familian eta elkarrekin.

Ingurumen Jaiaren jarduera

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala