Ingurumen Sektore Kontseiluan lan talde berria osatu da nekazaritza ekologikoko ekimen berriak aztertzeko
Ingurumen Sektore Kontseilua herritarrek parte hartzeko organoa da, zeinean udaleko talde politikoek, ingurumenarekin lotutako herritar elkarteek eta auzo elkarteek baitute ordezkaritza. Lan taldeak une jakin batean interesgarritzat jotzen diren gaiak bereziki jorratzeko osatzen dira.
2004ko irailaren 29ko bilkuran Bionekazaritza elkarteak Zadorraren ingururako plazaratzen ari diren nekazaritza ekologikoko proposamenak aztertu eta eztabaidatzeko lan talde bat osatzeko eskatu zuen. Herritarrek proposamen hauetan parte har dezaten da helburua, ahalik eta alderdi gehien aztertuz: nekazaritza jarduerak, leheneratze ekologikoa, ingurua hobetzea, gizarte funtzionaltasuna, etab.
Ingurumen Sektore Kontseiluak osatzen den laugarren lan taldea da. Aurrekoek ura, hondakinak eta parke zein lorategiak aztertu zituzten.