Ingurumen Ministeritzak Eraztun Berdearekiko konpromisoa onartu du
Jaume Matas Ingurumen Ministroak gure hirira egin zuen bisitak, Estatuko Administrazioak Zadorra ibaia Vitoria-Gasteiztik igarotzen den tartean hidraulikoki egokitzeko eta ingurumenaren aldetik leheneratzeko proiektuari eskaintzen dion sostengua erakusteko balio izan du. Proiektua fase desberdinetan gauzatuko da eta bi xede ditu: tarte honetan ibaiak izaten dituen aldizkako ur etorrera eta uholdeak saihestea eta tokiko natur ingurunea leheneratzea. Lan hauek gauzatzea oso urrats garrantzitsua izango da hiriko Eraztun Berdea osatzeko.
Lehen fasearen lanak urtarrilean hasiko dira eta Duranako zubitik Gamarrako zubira arteko zatian egingo dira, Ministeritzak inbertsio osoaren %85 ordainduko duelarik. Bere bisitaldian zehar, Ministroak oraindik idazten ari den bigarren fasea ere ordaintzeko konpromisoa onartu zuen.