Albistea

Ingurumen kontseiluaren erabakiak

Maiatzaren 15ean egindako ohiko bilkuran Ingurumenerako Kontseiluak honako hauek erabaki zituen:

  1. Gasteizko Udala premiatzea udalerri osoan debekatzeko gatibu bizi diren animalia basatiak eta bezatuak erabiltzen eta erakusten dituzten zirku eta beste ikuskizun batzuk.
  2. Gasteizko Udala premiatzea herritarrei informatzeko ibilgailuen keak sortzen dituen kalte larriez, eta hori gutxitzeko beharraz.
  3. Gasteizko Udala premiatzea, zehazki gurasoei informatzeko, eskolen aurrean puntako orduetan ematen diren ibilgailuen pilaketak seme-alaben osasunaren kalterako direla eta ilara bikoitzean aparkatzea gaizki dagoela
  4. Gasteizko Udala premiatzea eskola bideak ikastetxe guztietan garatzeko.
  5. Gasteizko Udala premiatzea ikastetxe guztietan mugikortasun iraunkorreko planak bultzatzeko eta horiek 5 urte barru derrigorrezkoak izateko.

Gasteizen, 2013ko maiatzaren 16an

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu