Albistea
Ingurumen kazetaritza: ingurumen alorreko gaiak jorratzeko bideak', Hiri Ekologiaren Gelaren barruan apirilerako aurrikusi den hitzaldia
Ingurumenak gure bizitzaren eremu guztietan gero eta garrantzi handiagoa duenez, komunikabideetara ere heldu egin da gai hau. Horregatik, ingurumenari buruzko informazioa gero eta toki handiagoa du eta, gainera, gero eta gehiago eskatzen da informazio hori. Edizio honetan, Hiri Ekologiaren Gelan saiatuko gara ingurumenari buruzko gaietan informazio egokia eman ahal izateko zenbait jarraibide finkatzen, bai eta gaur egun zenbait komunikabidetan egiten duten trataerari buruzko ikuspegia erakusten ere.
Apirilaren 10ean izango da Olarizuko Etxaldean. Sarrera askea da.