Albistea
Ingurumen kartografia: 2001.ko argazki hegaldia
2001eko maiatzean, CEAk udalaren gaineko argazki hegaldi bat kontratatu zuen, besteak beste hainbat ikerketarako erreferentzia gisa hartzeko edo kalitatezko kartografia prestatzeko oinarri gisa erabiltzeko. Informazio honen erabileren artean, landaredi maparen eguneratzea dago.
Aipatu argazkiak ordenagailu bidez tratatu ondoren, udalerri osoa hartzen duen 45 zentimetroko bereizmeneko mosaiko bat prestatu da, Udalaren 1:5.000 eskalako oinarri kartografikoa erabiliz. Aurki informazio hau CEAren Web orriaren bidez kontsultatzeko aukera eduki ahal izango da.