Ingurumen Informazioko Sistema: Vitoria-Gasteizko datu klimatikoak
Vitoria-Gasteizko datu klimatikoak.
Klima hain elementu garrantzitsua da giza bizitzaren aspektu ugaritarako, ezen berau kontuan hartzea ezinbestekoa izaten dela, bereziki ingurumen arloan garatzen diren azterketa eta proiektu askotarako.
Lurralde baten ezaugarri klimatikoak finkatzerakoan erabiltzen den abiapuntua, bertan dauden meteorologi estazioek eskaintzen dituzten datuen azterketa eta analisia izaten da, batez ere datuon serie historikoak denboran nahiko luzatzen baldin badira.
Gure udalerriaren esparruan hainbat meteorologi erregistro daude eskuragarri, nahiz eta estazio hauetako asko bertan behera geratu ziren aspaldi. Alabaina, urtean igaro ahala,azken horiek zehaztasuneko sentsorez eta erregistratzaile automatikoz hornituriko instalazio modernoagoek ordezkatu dituzte.
Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistemak, beste maila tematiko batzuetan erabili den bezalako egitura ordenatua jarraituz, aipatu informazioaren gehiena gordetzen du, serierik zaharrenak XX. mendearen lehen hamarkadetaraino hedatzen direlarik.
Eskuragarri dauden meteorologi erregistroei azken aldian Olarizuko Ingurumen Parkean kokatu den estaziokoak erantsi zaizkie. Azken honetan hamaika parametro desberdin neurtzen dira, hala nola tenperatura, prezipitazioa, haizearen intentsitate eta norabidea, eguzki irradiazioa, etab.
Informazio hau, SIAMak jasotzen dituen beste edozein ingurumen zein lurralde gairi buruzkoa bezala, jendearen eskura dago CEAri eskaria eginez honako helbide elektronikoan: ceasit@vitoria-gasteiz.org, edo zuzenean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin kontaktuan jarriz: CEA, Olarizuko Etxaldea z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz. (Tfnoa: 945 145469).