eues

Albistea

Ingurumen Hezkuntzari buruzko V. Jardunaldi Teknikoak: Unibertsitateak ingurumen hezkuntzari egindako ekarpenak

Ingurumen Hezkuntzari buruzko V. Jardunaldi Teknikoak Atarian egingo dira, ekainaren 8an, CEAk eta Eusko Jaurlaritzak antolaturik. Aurtengo gaia “Unibertsitateak ingurumen hezkuntzari egindako ekarpenak” izango da.

Hizlarien artean ikertzaileen eta irakasleen multzo anitza izango dugu: Ainhoa Ubiria (UPV/EHU), Joserra Díez (UPV/EHU), Patricia Esteve (Murtziako Unibertsitatea) edo Javier Fernández (Altekio, Madril). Besteak beste, biodibertsitatearen hezkuntza aztertuko dute eta biodibertsitatearen kontserbazioaren problematikari etorkizuneko irakasleek nola egin diezaioketen aurre azalduko dute.

Aurreko edizioetan bezala, jardunaldiak atal teoriko bat izango du (10:00etatik 14:00etara) eta beste bat praktikoa (16:00etatik 18:00etara).

Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea honako helbide elektronikoan:
ataria@vitoria-gasteiz.org

> Programa osoa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala