Ingurumen-hezkuntzako jarduerak 2010-2011 ikasturterako
Hiriko udalak "Vitoria-Gasteiz. Hiri Hezitzailea " deritzon gida argitaratu du 2010-2011 ikasturterako, eskola-elkartearentzat zer hezkuntza-ekimen antolatuko dituen ezagutzera emateko. Horrela, informatika-baliabide bakarra erabiliz, ikastetxeen zereginak errazteaz gain, natura- eta ekonomia-baliabideak nabarmen murrizten dira. Bestalde, era guztietako gaien inguruko jarduerak eskainiko dira, batetik, haur hezkuntzakoak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak eta batxilergoko curriculuma jorratzekoak, eta, bestetik, gurasoak, helduak, irakasleak eta, oro har, eskolako partaideak prestatzeko, informatzeko eta sentsibilizatzeko.
Aurtengo ikasturtean, CEAren eta Hezkuntza eta Kirol Sailaren jardueretarako izena emateko modua zeharo aldatu da. Hemendik aurrera, izena udalaren webgunean emango da zuzenean, eta jarduera bakoitzaren datak eta ordutegiak bertako sisteman aukeratuko dira. Izena emateko prozesua zuzenagoa eta errazagoa izango da; hobea, beraz. Bestalde, aipatutako aldaketari esker, faxari edo ohiko posta-zerbitzuari lotutako energia- eta material-gastuak murrizteko helburuan aurrerapausoak emango dira.
CEAk kudeatutako jarduerei dagokienez, Atariko jardueren birmoldaketa izan da berrikuntza nagusia. Adibidez, "Ezagutu ezazu Salburuko hezegunea" berrikusi eta hezkuntza mailak zenbait gairekin eta urtaroekin lotzen dituzten jarduera jakin batzuk txertatu dira. Horrela, Salburuko bisitak hobetu egingo dira, eta sentsibilizazio-prozesu didaktiko iraunkorra jarriko da abian, haur-hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino.
Gida PDF formatuan ikus daiteke (1,41 MB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/34230.pdf