Ingurumen-hezkuntzako jarduerak 2009-2010 ikasturterako
Hiriko udalak "Vitoria-Gasteiz. Heziketarako Espazio" deritzon gida argitaratu du 2009-2010 ikasturterako, eskola-elkartearentzat zer hezkuntza-ekimen antolatuko dituen ezagutzera emateko. Horrela, informatika-baliabide bakarra erabiliz, ikastetxeen zereginak errazteaz gain, natura- eta ekonomia-baliabideak nabarmen murrizten dira. Bestalde, era guztietako gaien inguruko jarduerak eskainiko dira, batetik, haur hezkuntzakoak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak eta batxilergoko curriculuma jorratzekoak, eta, bestetik, gurasoak, helduak, irakasleak eta, oro har, eskolako partaideak prestatzeko, informatzeko eta sentsibilizatzeko.
Jardueretarako izena ematerakoan udalaren webgunea edo posta elektronikoa sistematikoki erabiltzeko ohitura hedatzea da helburua, eta, aurten, hain zuzen, hori lortzeko oinarriak finkatzen saiatuko gara. Bada beste helburu bat ere: aipatutako gida, funtsean, formatu digitalean kaleratzea eta paperezko argitalpenak ahalik eta gehien murriztea.
Azkenik, CEAk kudeatutako jardueretan nobedade garrantzitsuak daude, Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroa, martxan jarri izanaren ondorioz, besteak beste. Horrela, "Ikasleentzako jarduerak Salburuko parkean" eta "Ura: behar-beharrezko laguna" jardueren ordez, "Ezagutu Salburuko hezegunea" eskainiko zaie aurrerantzean hezkuntza maila guztiei. Era berean, AMVISAk antolatutako beste jarduera bati ere eman zaio sarbidea: "Edateko ura hedatzeko sarea ezagutzeko bisitak". Bigarren jarduera batxilergoko eta lanbide-hezkuntzako prestakuntza-zikloetako ikasleei eskainiko zaie.
Gida kontsultatzeko eta izena emateko helbidea (PDF 3,22 MB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/27287.pdf