Albistea

Ingurumen hezkuntza bueltan da

EA Ataria 2

Gaur Ingurumen Hezkuntzari hasiera eman diogu San Martin ikastetxearen LH3-ko ikasleekin. Hezeguneaz ederki gozatu dugu: beti segurtasunarekin eta talde txikietan, Arkautiko urmaela ikustera hurbildu gara. Zorte handia izan dugu eta oreinak kaixo esatera hurbildu dira. Gainera, haiekin batera antzarrak gure aurrean pausatu dira.

Oso pozik gaude Vitoria-Gasteizko ikasleekin batera, ingurumen hezkuntzak naturaz gozatzeko eskaintzen digun aukera honekin, herritarrengan naturarekiko errespetua eta maitasuna sustatuz.

EA Ataria