Ingurumen DNA Vitoria-Gasteizko hezeguneen anfibioak detektatzeko
Ekainean zehar CEAko eta Udaleko Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Unitateko teknikariak laginak ari dira jasotzen udalerriko ur masetan, haietako ingurumen DNA hartzeko eta anfibioen inbentario bat sortzeko.
Uretako DNA lagin bat atera ondoren (funtsean, hezegunean bizi diren organismoetatik askatutako zelulak edo zelukaz kanpoko DNA izan ohi da), 50 nukleotido ingururen zatiak sekuentziatzen dira, metabarcoding izeneko teknika erabiliz bertan bizi diren anfibioen komunitatearen dibertsitatea zehazteko. Horrela egindako inbentarioak udalerriko espezieen kudeaketa eta kontserbazio hobea lortzen lagunduko du.
Lan hau esperientzia aitzindaria da udal administrazioaren mailan eta Udalak eta UPV/EHUk (Farmazia Fakultateko Zoologia Sailak) duten hitzarmen baten baitan dago.