Albistea

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ingurumenaren arloko prestakuntza eta ikerketarako 7 bekarako deialdia egin du

Gasteizko udalerrian ingurumena zaintzearekin eta hobetzearekin zerikusia duten gaien inguruko ikasketak eta proiektuak egiteko 7 beka emateko deialdia egin du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak. Gazte lizentziatuei zuzendutako beka horien iraupena 12 hilabetekoa izango da, eta beste urte batez luzatu ahal izango dira.

Eskariak aurkezteko epea oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean irekiko da. Azaroan izatea espero da.

Deialdiari buruzko informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu