eues

Albistea

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hitzarmen bat sinatu du Madrileko Unibertsitate Politeknikoko TRANSyT Garraioei buruzko Ikerkuntza Zentroarekin, bizikleta mugikortasunarekin lotuta

Hitzarmenaren barruan, TRANSBICI proiekturako datuak bildu eta aztertzeko aurreikusita dauden jardueretan Gasteiz hiria kontuan izateko konpromisoa hartu du TRANSyT-UPM zentroak. Bestetik, hirian datuak eskuratzeko kanpainetan lortutako informazio iturriak Gasteizi emateko konpromisoa ere hartu du bere gain TRANSyT-UPM zentroak, eta iturri horiek analizatzeko irizpideak zein TRANSBICI proiektuko jardueretatik atera daitezkeen emaitza zientifikoak partekatzekoa. 

Horren ordainetan, Udalak azterlanerako interesgarri izan daitekeen informazio oro emateko konpromisoa hartu du, duela gutxi mugikortasunari buruz egindako azken inkestan lortutako datuak, esate baterako.

Proiektuan ari diren ikertzaileak hiru unibertsitate zentrokoak dira, bakoitzak ikerketa helburu ezberdinak izan arren osagarriak direnak. Batetik, garraioaren plangintza, analisia eta ekonomia eta, bestetik, geografiaren psikologia soziala bezalako gaiak bateratzen dituzte.

Proiektua 2013ko amaierarako bukatzea aurreikusi da.

Sinadura

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala