Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Hiriei buruzko II. Mundu Foroan hartuko du parte
Irailaren 13tik 17ra bitartean Hiriei buruzko II. Mundu Foroa egingo da Bartzelonan. Ekitaldi horrek garrantzi handia du NBEren nazioarteko egutegian eta hiriek dituzten erronkak nahiz ahalmena nabarmentzen laguntzea du helburu. Hiriei buruzko Lehen Mundu Foroa Nairobin (Kenya) egin zen, 2002an. Milatik gora ordezkarik urbanizazio iraunkorra izan zuten eztabaidagai.
CEAk, MILES (Managing Information for Local Environment in Sri Lanka) proiektuaren kide den aldetik, parte hartze aktiboa izango du Bartzelonako ekitaldian, bere jarduerak stand batean erakutsiz eta mintegi tekniko batean esku hartuz. Europar Batzordeak finantzatzen du MILES proiektua. Sri Lankako udalerrietan ingurumen informazio sistemen erabilera sustatu nahi du, ingurumena kudeatu, aztertu eta planifikatzeko tresna lagungarri gisa.
MILES proiektuari buruzko informazio gehiago: http://miles.geo.ar.tum.de