eues

Albistea

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 48 jarduera aurkeztu ditu 2024ko udarako

Erlea lore gainean, egilea: Karolina Grabowska

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2024ko udarako jardueren agenda aurkeztu du. Guztira, ekainetik irailera bitarte 48 proposamen eskainiko ditu Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroan, Atarian, eta Olarizuko Lorategi Botanikoan.

Atarian, astronomian interesa duten pertsonek hastapen-ikastaro bat egin ahal izango dute. Bertan, oinarrizko kontzeptuak ikasi eta gaueko zerua behatzeko aukera izango dute. Gainera, iraileko ostegun guztietan, astronomiako adituek beren ezagutzak partekatuko dituzte hitzaldi liluragarri batzuetan. Eta familian izar-proiekzioez gozatzeko eta zeruko gorputzei buruz ikasteko aukera ere izango da. Izan ere, iraileko azken asteburuan, planetario bat jarriko dute Atarian.

Bestalde, Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia sailak polinizatzaile baliotsuei buruzko jarduerak antolatuko ditu gune honetan: “Polinizatzaileak greban” erakusketa, #polenbila argazki-lehiaketaren eta kanpainaren ondorioz sortutakoa, eta PolinizArte, naturako heroi txiki horiek ilustratzen ikasteko tailerra.

Pertsona aktiboenek, gainera, Salburuan eta Arabako parke naturaletan bizikletaz ibiltzeko, Izkiko Meatze Paisaiak arakatzeko, Lucia Meategiak Europa osoan parekorik zergatik ez duen jakiteko edo uraren sekretuak argitzeko eta udan Salburuko putzuetatik zergatik desagertzen den jakiteko aukera paregabea izango dute.

Olarizuko Lorategi Botanikoa

Olarizuko Lorategi Botanikoak, bestalde, hainbat tailer proposatzen ditu Araban aurki ditzakegun basoko landare batzuk ezagutzeko eta aprobetxatzeko. Gainera, loreontziak eta jardinera sortzaileak eraikitzen ere erakutsiko digute, gero horietan baratzeko landareak, landare usaintsuak edo loreak landatu ahal izateko.

Lorategia ezagutzeko hainbat interpretazio-bisita ere eskainiko dira, hala nola Europako fruiturik bitxienei buruzko ibilbide tematikoa eta uztaileko eta abuztuko igande guztietan doako bisita gidatuak.

Abuztuko azken astean eta iraileko lehenengoan, ‘Zinema Lorategian’ zikloa Etxaldeko patiora itzuliko da. 5. edizioko filmek landuko duten gaia honako hau izango da: gizakiak inguruko lurraldearekin dituen harremanak eta ingurunea aldatzeko, baina aldi berean birsortzeko duen gaitasuna.

Bestalde, Arabako Natur Institutuak hainbat irteera egingo ditu mikologo, botanikari, naturalista eta abarrekin batera.

Udari agur esateko, Olarizuk Eraztun Berdearen egin ohi den itzuli klasikoa antolatuko du. 20. edizioa Etxaldetik aterako da irailaren 29an.

Izen-emateak ekainaren 26tik, asteazkenetik, aurrera egin ahal izango dira Atarian, gizarte-etxeetan, 010 telefono-zenbakian eta Udalaren webgunean.

Informazio gehiago eta izena ematea

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala