Ingurugiro Gaietarako Ikastegia irrati uhinetan
Saio horietan Eraztun Berdean gertatzen diren gertakari naturalak argitaratuko dira, ingurumenaren esparruko albisteak eta bitxikeriak zabalduko dira eta ingurumen hezkuntzari lotutako informazioa helaraziko zaie herritar guztiei.
Konpromiso honen xehetasunak hurrengoak dira: astean behin saio bat egingo da Onda Vasca irratian, astelehenetan arratsaldeko bostetan; Radio Vitoria irratian, berriz, hamabostean behin izango da saioa, goizeko 10:30ean; Cadena COPE eta Cadena Ser irratietan hilean behin egingo da, lehenean hilaren lehen asteazkenetan 12:30etik 13:00etara, eta bigarrenean hileko azken astearteetan, 13:30etik 14:00etara.
Itun hauei esker gure ondare naturalaren inguruko sentsibilizazioa eta haren babeserako denon artean egindako lana sustatu nahi dira, eta aldi berean CEAren jardueren zabalkunderako beste euskarri bat osatuko da.