Informazio panel berriak Olarizuko lorategi botanikoan

Olarizuko lorategi botanikoan ordezkatuta dauden europar basoek (pagadiak, artadiak, hariztiak...) badituzte jadanik bako bakoitzaren ezaugarri nabarmenenak azaltzen dituzten informazio panelak. Europan existitzen diren 5 eskualde klimatikoetan (mediterraneoa, submediterraneoa, epela, boreala eta mendi garaikoa) dauden basoak deskribatzen dituzte panelok.
Informazio horren osagarri gisa, 137 panel gehiago prestatu dira baso azpimota bakoitzaren xehetasunak azaltzeko. Hortaz, adibidez artadien kasuan 7 panel gehiago egongo dira: artadi kantabriarra, artadi betikoa, artadi, lebantetar-balearra, etab. Bigarren multzo horretako panel bakoitzak QR kode bat izango du, baso azpimota bakoitzari buruzko informazio gehiago eduki nahi duen orok, gailu mugikorren bidez, informazio hori jaso dezan.
Lorategi botanikoaren sarreretan kokatuta dagoen panel orokorra ere eguneratuko da, informazio eguneratua eskaintzeko.