Industrialdeen Mugikortasun Plana

Hasiera: 2021
Eremua: Tokikoa
Zertan datza?
CEA ari da plana koordinatzen, eta Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak, TUVISAk, GILSAk eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak osatzen ari dira lankidetzan.
Plan honen xedea da lan arrazoiengatik egiten diren joan-etorriei erantzuna ematea, eta, batez ere, automobilak lanera joateko aukera nagusi gisa duen pisuari aurre egitea. 2019an egindako mugikortasunari buruzko inkestako datuen arabera, lanerako joan-etorrien % 52 ibilgailu pribatuan egiten dira. Mugikortasun ohitura horien ondorioz, ingurumenean eta ekonomian eragin handia duten arazoak sortzen dira.
Gasteizko industrialdeek garrantzi handia dute hiriko jarduera ekonomikoan, 37.500 lanpostu baino gehiago biltzen baitituzte 250.000 biztanleko hiri batean. Hori dela eta, bereziki garrantzitsua da lan mugikortasunaren arazoei aurre egitea, zuzenean eragiten baitiote hiriko mugikortasun sistemari. Alde horretatik, alternatiba funtzionalak proposatzeko beharra azpimarratzen du Planak.
Planaren diagnostikoa
Inkesta bat egin zen 4.000 pertsonaren datuak jasotzeko eta gune horietan mugitzen diren 37.000 pertsona baino gehiagok nolako ohiturak dituzten ezagutzeko: egiten dituzten joan-etorriak, garraio modua, nahiak, etab. Emaitzak industrialdeen mugikortasunaren diagnostikoa egiteko oinarri gisa erabili ziren.