Vitoria-Gasteizek 2030era arteko ibilbide orri bat aurkeztu du industrialdeetarako lan mugikortasuna hobetzeko

Ekimena CEAk koordinatu du, eta Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak, TUVISAk, GILSAk eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak osatu dute lankidetzan. Lanaren oinarri gisa, 2021ean Gasteizko industrialdeetan lan jarduerak sortzen duen mugikortasunaren ezaugarriak zehazteko egindako diagnostikoa erabili dute. Ibilbide orriak aurreikusten dituen ekintza zehatzek egunero industrialdeetara joaten diren 40.000 langile ingururi egingo die mesede.
Aurkeztutako jarduketa plana hemendik deskargatu daiteke. Lehiakortasun ekonomikoan, ingurumen jasangarritasunean eta, batez ere, milaka langileren ongizatean eragina duen gai estrategiko bati heldu nahi dio planak. Sei ildo estrategikoren inguruan egituratu da: garraio kolektiboa hobetzea, zerbitzuak digitalizatzea, bizikleta bultzatzea, partekatutako autoa, irisgarritasuna hobetzea eta telelana sustatzea. 16,4 milioi euroko inbertsioa egitea espero da.
Ibilbide orria Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren 2026-2030 Plan berrian txertatuko da programa espezifiko gisa.